EHUk ahal duen guztia egiten al du euskara sustatzeko?

Garbiñe Huizi Belamendia
2017ko urriaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gorputz Hezkuntzan espezializatutako Lehen Hezkuntzako goi gradua bukatu ondoren, beraien formakuntza sakontzeko asmoz, hamabost ikaslek Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduan (IVEF) aurrematrikula egitea lortu zuten. Horretarako, EHUk hamabost leku ditu gordeak, duela gutxi Deustuko Unibertsitateak ateratako gradua bikoitzari erantzuna emateko.

Bigarren graduan sartu ahal izateko lau urteetan zehar lorturiko batez besteko nota hartzen da aintzat. Horren,eta urtero hamabost pertsonabaina gehiagok eskaera burutzendutenaren ondorioz, lau urteetakolanaren fruitua da bertan sartzea lortzea. Hala eta guztiz ere, hamabost ikasle horien pozak oso gutxi iraun du, ezingo baitituzte ikasketak beraien zein gure herriaren ama hizkuntzan gauzatu. Beraien nahiaren eta Euskal Herriko herritar orok eduki beharko lukeen eskubidearen aurka, gazte hauek ezingo dituzte euren ikasketak euskaraz egin. Zorigaiztokoena edota lotsagarriena gaur egun ikasketak euskaraz gauzatzea eskaintzen duen munduko unibertsitate publiko bakarrak, beste behin ere, euskarari bizkarra eman izana da.

Hizkuntzaren alderdi honetan hezkuntzaren lan onaren seinale da aurtengo ikasturtean selektibitatetik zuzenean sartu diren ikasleen ehuneko nabarmen batek gradu hau euskaraz burutzea aukeratu izana. Hala eta guztiz ere, EHUko estatutuetako 11.6 artikuluan zehazten diren ikasleen lehen eskubideak argi eta garbi dio bertako kideek edozein hizkuntza ofizialetan jarduteko aukera izan behar dutela. Beste behin ere, teoriaren eta errealitatearen arteko ezberdintasuna agerian geratuz.

Egun hauetan komunikabideetan euskarari buruzko ikerketen emaitzak entzuten ari gara eta euskaraz gazteleraz ikasten duten gazte gehiago daudela esaten digutenez denok beste alde batera begiratzen dugu. Iparraldean ikasleek selektibitatea euskaraz egiteko borroketan jarraitzen dutela eta eskuak burura eramaten ditugu, beraien burua euskaldunguztion unibertsitate moduan definitu ohi direnek azpijoko bidez euskaraz ikasteko zailtasunak ipintzen jarraitzen dituzten bitartean.

Gazteei hizkuntza aukeraketarik ez izatearen arrazoia euskaraz ikasten duten ikasle kopuruaren ondorio dela esaten zaien arren ez dut uste euren burutu beharreko ikasgai guztietan gertatzen den egoera denik. Azken finean, lehen, bigarren zein hirugarren mailako ikasgai guztietan ikasle kopuru zein egoera bera egotea oso sinesgaitza egiten da, besteak beste hirugarren mailako hainbat ikasgai aukerazkoak baitira.

Hori guztia dela eta, egoera honen berri dugunoi ondorengo zalantza nagusia sortzen zaigu; unibertsitateak zein benetako arrazoi izan dezake euskaraz ikasi nahi duten gazteei gazteleraz ikastera behartu nahi izateko? Benetan, EHUk ahal duen guztia egiten al du euskara sustatzeko?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.