Ehunka horietatik bat

enekoitz telleria sarriegi
2010eko azaroaren 14a
00:00
Entzun


Azken 21 urteetatik hamabost egin ditu preso Aung San Suu Kyik, bere etxetik atera ezinda. Atzo amaitu zen haren espetxealdia. Heroi bihurtuta agertu da jendaurrean 65 urteko Bakearen Nobel sariduna, eta «batasuna» da Myanmarko biztanleei eskatu dien lehen gauza, hura ezagun egin duten irmotasun eta sinesmenez aurrera egingo duela berretsi aurretik.

Myanmarko Junta Militarrak demokraziaz mozorrotu du haren askatzea, demokraziaz mozorrotu zituen bezala duela astebeteko hauteskundeak -Suu Kyi buru duen NLD Demokraziarako Liga Nazionala alderdiak ez zuen hauteskunde horietan parte hartzerik izan-. Nazioarteak begi onez egin dio harrera Junta Militarraren keinuari, baina keinu hutsalean gelditzeko arriskua du orain. Myanmarren 2.193 preso politiko daude, 44 espetxetan sakabanaturik, eta haietako asko 50 urtetik gorako zigorrak betetzen ari dira. Aske geratu diren guztiek torturak eta tratu txarrak salatu dituzte. Suu Kyi aske uztea bada albistea, bainaehunka preso horietatik bat dela ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.