Dabid Anaut.

Enkargua eman zigutelako, urratsak egitea dagokigu

2015eko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Aldaketaren zurrunbiloak hartuta dauka Nafarroa azkenaldian. Astindu sozial, politiko eta instituzionala gertatu da herrialdean, eragile guztiok kokalekuz mugiarazigaituena. Aldaketa, jakina, era askotan gertatu eta gauzatu daiteke, eta aldaketaren nolakotasunean eta norainokoan eragiten saiatuko diren eragile ugari ari da dantzan, eta ez denak, jakina, erritmo eta musika berarekin.

Zurrunbiloaren ondorioz ikuspegia lausotzea ez da oso harritzekoa, baina gauza bat behintzat bistakoa dela esanen genuke: urratsak sendoak egin ezean, nekez aldatuko dira gauzak behar den norabidean eta behar den neurrian. Urrats praktikoak eta eraginkorrak, alegia. Jakinda urrats horiek, hainbatetan, ordaina izan dezaketela eta ez direla beti doan ateratzen.

Aldaketarekiko erresistentzia handia da oso, bai baitauzka erregimenak oraindik ere bitarteko indartsuak eta eragiteko gaitasun nabarmena. Aurrera egiten duenak, horrenbestez, jasoko du handik eta hemendik,eta ez bakarrik erregimenetik, noski. Baina egurrik jaso nahi ez duenak hobe du, gozoago bizi nahi badu,auzi publikoen kudeaketan ez aritzea.

Horrek guztiak erretorikaren usaina izan dezake, ez badugu adibideren batekin lotzen. Lotu dezagun, bada, eta esan nahi dugunaren erakusgarri izanen den gertakari zehatz bat aipa dezagun, azaletik bada ere. Hezkuntzaren alorrean egin den enplegu eskaintza publikoa, esate baterako. Sindikatuen kritika eragin du eskaintza murritzegia izateak, baina, oraingoan alderdi hori alde batera utzita, sua piztu du euskarazko lanpostuen eskaintzak, gaztelaniazkoaren ondoan handiegia delakoan.

Kritika hori ez da zuzena, gaurko eta biharko beharren eta orain arte egindako deialdien, bidearen azterketa xeheak gauza asko argitukolituzke, baina xehetasun horietan sartu gabe, auzi honek azaleratu duen alderdi bat aipatu nahikogenuke: urratsak ongi kudeatu eta azaldu behar dira, baiki, —besteak beste, akatsak garesti onartzenbaitira—, baina egin egin behardira.

Aldiro eta etengabe piztuko dizkiguten suen beldur bizi baldin bagara, lau urte barru eginen dugun balantzea ez da asegarria izanen. Konfiantza beharko da, ezinbestean, eta ausardia, aldaketaren aldeko mugimenduak eta herritarrek eman ziguten enkargua beteko badugu, Nafarroa aurrerantzean ere azken hamarkadetako bera izan dadin nahi dutenek erritmoa eta agenda zein den erabaki gabe.

Aldaketa ekarri nahi duen parlamentua eta gobernua dugu, eta, are garrantzitsuagoa, parlamentu eta gobernu berri bat eskatu duen gehiengo soziala eta politikoa. Duen tamaina dauka, eta gogoan izan behar da; ez gehiago, baina ezta gutxiago ere.

Horren kontzientziatik abiatu behar dugu politika eraginkorrak martxan jartzeko, eta urrats horiek behar duten sakontasuna izan dezaten. Jakinda —hala nahiko genuke behintzat— egoera honetara ekarri gaituzten indarrak —herritarrak eta haien autoeraketatik sortutako mugimenduak— ez direla izanen begirale hutsak, aldaketarekin bat eginen duten eragileak baizik, babesle eta laguntzaile batzuetan, kritiko beste hainbatetan.

Inork ez zigun esan aldaketa politikoa, boz kopurutik harago, erraza izanen zela. Eta zaila da, bai; beraz,ez da ezinezkoa. Aukera asko ditugunez, horiek baliatzen jakin beharko dugu.

Etorkizuna ez dago inon idatzita, ezin dugu horrelako bermerikespero, baina lau indar politikoren arteko akordio programatikoa bai, esate baterako. Hori idatzita dago, eta sinatzaileok lotzen gaitu. Sinatutakoarekin koherentziaz jokatu beharko dugu, eta horrek eskatzen diguna egin. Gainerako eragileek, aldaketaren aurkakoek nahiz aldekoek, badute hor erakunde publikoen lanaren segimendua egiteko tresna bat.

Erantzukizunez jokatu beharko dugu horrekin, lau urte barruko balantzea asegarria izan dadin, eta aldaketaren kontakizuna egiten jarraitu ahal izan dezagun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.