Errauste planta, kolokan
Donostiako auzitegiak baliogabetu egin ditu Zubietako errauste plantaren proiektua onartzeko akordioa eta planta egiteko lurren desjabetzeei ekiteko erabakia. Txingudiko mankomunitateak parte hartu zuen erabaki haietan, eta, auzitegiaren arabera, ezin zuen, ez baita Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko kide. Partzuergoak esan du helegitea jarriko diola epaiari, eta ziurtatu du ez dituela lanak geldituko, ez atzeratuko. Ikusi beharko da, ordea. Epaileak epaia betearazteko aginduko balu, obrak geratu egin beharko lirateke, prozedurari berriz ere hasieratik ekiteko, kasu honetan Txingudiko mankomunitatearen esku-hartzerik gabe. Eta kontuan eduki behar da urrats haietan oinarrituta gaudela gauden lekuan; alegia, plantaren lanak eta kudeaketa enpresa talde bati eskaintzeko zorian.
Zubietako errauste plantaren lege prozedurari eta hondakinen partzuergoari berari buruz zalantza juridikoak daude. Finantzaketak duda bat baino gehiago sortzen du eta gizarte babesa eskasa da. Gauzak beste era batera egiten hasteko une egokia izan daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu