Alternatiban uste dugu euskal ezker pluralaren, ezker borrokalariaren eta ezker subiranistaren baitan zer edo zer aldatzen ari dela. Antza, elkarri bizkar emateko garaiak alde batera geratu dira, eta batzengaituenaren ordez banatzengaituenean arreta jartzeko garaiak pasatu dira. Baina, hona iritsi ahal izateko, hainbatfaktorek egin dute bat. Lehenik, herri honetako ezker subiranistaren adar bakoitzak mugitu behar izan du, nork bere analisitik eta bere historiatik, alderdikeriak alde batera utzirik. Ezker abertzalean egindako hausnarketa, EAk jorratutako bide berria eta gu geu testuinguru politikora jauzi egitea bera esandakoaren adibide dira. Bada atseginlitzaigukeen beste mugimenduren bat, izan ere, denak gara beharrezko gune berri honetarako. Bideak aurrera jarraitu behar du, baina beti ere ateak irekita eta eskuak zabalik, erakunde bakoitzaren erritmoak aintzat harturik.
Bigarren faktorea, krisiaren aurrean ezker politikoak arlo sozial eta ekonomikoan eskaini duen erantzun eza dugu.Genuen ongizate estatu eskasa urritzen ari zaizkigu; lankontraerreformak, pentsioen atzerakada, langabezia, EEE ugari... pairatzen ari gara;osasun eta hezkuntza sistema hondoratu nahian dabiltza.... eta, bien bitartean, Madril, Gasteiz eta Iruñeko gobernuak zuzen-zuzen jarraitzen diote multinazional handiek, bankuek, Nazioarteko Diru Funtsak eta abarrek ezarritako bideari; alegia, krisia sortu dutenek ezarritako bideari. Boteretsuen diru xahutzeekin, eskuzabal;aurrekoek sorturiko krisia pairatzen dutenentzat, ordea, murrizketak.
Hirugarrenik, herri honetan gertatu diren eskubide eta askatasun urraketen ingurukohausnarketa, eta herri honierabakitze eskubidea ez ezik izateko eskubidea bera ere ukatu izana dugu. Horren aurrean erantzunak eta proposamenak adosteko beharra daukagu, akordioak bilatzekoa, herri honen gehiengo sozialak aktibatzeko etamobilizatzeko gaitasunaberreskuratzekoa, «eskubide guztiak, pertsona eta ideia guztientzat».
Laugarren faktorea,politikaren krisiaren inguruko hausnarketa, politikaulertzeko eta egiteko eredu berria gauza daitekeelako ideia. Taldekako osaketa, gizarte artikulazioa, parte-hartze erabat demokratikoa, profesionaltasun eza eta karguen errotatzealehenetsi behar dira. Herri honek behar duen gizarte eta politika aldaketa gertatuko bada,gizarte gehiengoa aldaketa horren protagonista bilakatu beharko dugu. Gizarteartikulatu eta antolatua da bermerik onena gizarte bidezkoagoa lortzeko.
Bosgarrenik, ezkerretik esandakoaren eta egindakoaren arteko harreman garbia erakutsi behar dugulakoan gaude, hots, defendatzen duguna eta berau lortzeko bitartekoek bat etorri behar dutela. Egunerokotasunean, geure borroka moldearekin eta antolatze ereduarekinhelburutzat daukagun gizarte hori erakusten eta gauzatuz joan behar dugu. Errotik demokratikoa eta parte-hartzailea izango den ezkerra, gizarte borrokei zein eskubide orori, gizarte zein giza eskubideei, lotua izango zaion ezkerra.
Eta, azkenik, arlo politiko, nazional, sozial eta ekonomikoan dakusagun egoera hain larria da non elkar lanari ekitekoaitzakiarik ez dagoen. Atzoezberdintasun saihestezin ziren haiek gaur balio gabe geratu dira.Bitarteko politiko etademokratiko hutsen aldeegiteak antzinako inertziak alde batera uztera eraman behar gaitu, elkar ulertze ezak eta fidagaiztasunak bazterturik, konfiantza eta elkarlanaren zubiak berreraiki behar ditugu ezker subiranista pluralaren indarbiltzea euskal zein espainiar zentro eta eskuineko indarrei lehiatu dakien.
Jakin badakigu erronka gogorra dugula aurretik, oztopoak eta kontraesanak izango ditugula bidean, baina geure esku dugu berauek gaindituz joatea.Era berean, jakin badakigu erronka hau epe ertain etaluzeko adostasun estrategikoen eskutik soilik egin daitekeela, lehen pausoa egitura politiko, sindikal eta sozialen artekokonfiantzak berreraikitzea dela, eta ondoren norberak islatzen dituen sektore sozialeizabaldu behar zaiela, elkarren bizkar izan diren sektoreei hain zuzen.
Askok batzen gaitu, eta merezi du lortzeko arriskatzea: herri eredu batentzat egun indarrean denarekiko erabat ezberdina den gizarte eredua.
Beste Euskal Herri bat beharrezkoa baita, egin dezagun posible denon artean.
Ezkerreko bloke handi baterantz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu