Independentismo errepublikanoa

Pedro Ibarra Jose Manuel Castells Joxerramon Bengoetxea J. Gurutz Olaskoaga
2011ko ekainaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Esaten dugunean elkarrekin zerbait dugula asmo nazionalak dituen komunitate bateko gainerako kideekin, hiru ikuspegitatik esan dezakegu.

Lehenbizikoa: denok ditugu, eta denontzat eskatzen ditugu, denon herritar izateari dagozkion eskubideak. Denok gara herritar komunitate bateko kide.

Bigarren ikuspegia, berriz, aukera nazionalistari dagokio. Ez dago lehenbizikoarekin kontrajarria; aitzitik, arrazoizkoa da biak elkarren osagarriak izatea. Nazioa da, hain zuzen, denek herritartasuna duten esparrua. Ikuspegi horretan, nortasun kolektibo jakin bat partekatzen da. Nortasun ezaugarri jakin batzuk partekatzen dira. Hizkuntza bat, sinbolo batzuk, historiaren narrazio bat, eta abar. Beraz, hortik segitzen da kultur bizitza espezifiko horrek merezi duela errespeta dezaten, eta berezitasun partekatu horrek nazio bat osatzen duela eta, beraz, merezi duela bere burua gobernatzeko modua izatea, nazio bakoitza bere estatuarekin legitimaturik.

Badago beste modu bat komunitatearen definizio batera biltzeko, komunitate batean partaide sentitzeko eta halakotzat onartua sentitzeko. Modu horretan, independentismo errepublikanoak proposaturikoak dira argudioak —arrazoibidea—; alegia, komunitate jakin bat espezifikoki desberdina dela eta, beraz, autogobernu erabatekoa merezi duela esateko argudioak. Argudioak, ikusiko den bezala, ez dira diskurtso nazionalistak erabiltzen dituen berberak, baina, dudarik gabe, ez dira arrazoibide bateraezinak, eta, gainera, osagarri ere izan litezke.

Independentismo errepublikanoaren arabera, gizartearen eta politikaren pertzepzio komun bat partekatzen da. Gizarte zibilaren esparru guztietako gizarte harremanei dagozkien balio jakin batzuk partekatzen dira. Eta botere politikoaren inguruko jarrera bat partekatzen da, botere hori zaindu eta kontrolatzeko jarrera bat.

Euskadiko gure errealitateari heltzen badiogu, esan dezakegu gure komunitatean badela partekaturiko kultura sozial eta politiko jakin bat, kultura hutsaren kontzeptuaren aldean bestelakoa, lehen nazionalismoari egozten geniona. Bere alderdi sozial generikoenean, kultura horrek gizarte organizazioak proposatu eta martxan jartzen ditu, eta gizarte ehun sendo bat zabaltzen eta sendotzen saiatzen da. Kultura horren arabera, badu zentzua elkarrekin lan egiteak, gizartean, besteekin, eta badu zentzua besteen ondoan eskatzeak, modu kolektiboan, aldaketa sozial eta politikoak. Kultura horrek kapital sozial aberatsa du —bestearenganako konfiantza—, elkartasun handia ere bai, eta gizarte zibilaren protagonismoa eskatzen du, baita protagonismo politikoa ere.

Kultura horrek, bere alderdi politikoan, erakunde politikoen kontrola eta zaintza eskatzen du, eta jokabide neurritsua ere bai,bai pertsonala eta bai kolektiboa. Arbuiatu egiten du autoritarismoa, salatu demokraziarenkontrako jokaera eta prozedurak, eta eskatu eta bultzatu herri-tarrek parte hartzeko esperientziak.

Alde horretatik, esan daiteke gure gizartean badela errepublikanismoa, edo, behintzat, hura sustraitzeko joera. Errepublikanismo horren ezaugarririk nabarmenena ez da errepublikarekiko maitasuna, baizik eta herritarrek gai publikoetan —sozialetan nahiz politikoetan— parte hartzeko duten jarrera, res publica-rekin duten interes eta konpromisoa, eta oro har onura publikoa eta bereziki berdintasuna arautzeko politika eskatzeko joera.

Hain zuzen, kultura errepublikano horrekin osatzen da eskakizun independentista. Euskadin harreman sozial eta politikoen gaineko ikuspegi eta jardunbide hori dutenek egiaztatua dute Espainiako Estatuko agintariek ez dutela egiten neurritasunaren aldeko politikarik, ez daudela kontrol sozialaren pean, ez dutela autoritarismoa arbuiatzen, ez herritarren parte hartze politikorik sustatzen, ez egiaz pentsatzen gizarte arazoak konpondu beharra daukatela, desberdintasun arazoak konpondu beharra daukatela. Panorama horrekin, herritar errepublikano horiek egiaztatua dute agintarien jokabide horiek ez direla apetak, nahikeriak edo engainuak eragindakoak; izan ere, herritar batzuek aukeratuak dira, eta, dirudienez, herritar horiek uste dute beren interesak defendatzeko politikari onenak horiexek direla, praktika demokratikoen alde ezer gutxi egin eta desberdintasunak murrizteko bidean ezer egitearen kontra dauden politikari horiexek.

Herritar kultura hori —kultura sozial eta politiko hori— oso sustraituta dago Espainian, eta are gehiago sustraituko da, nagusia izateraino, PPren oraingo eta etorkizuneko garaipenaren ondorioz. Espainiako gizartean, gehienek bat egiten dute PPk gizarte harremanetarako eta politikarako proposatzen —eta erabiltzen— dituen balio, jarrera eta jokabideekin. Espainiako gizarteak bat egiten du PPrekin, alde batetik, lehiaren kulturan eta darwinismo sozialean eta, bestetik, exijentzia demokratiko eskaseko eta joera autoritarioko estatu mota baten onarpenean.

Independentismo errepublikanoarentzat, honako uste hau da abiapuntua: banakoen nahiztaldearen bizimoduan, funtsezkoa da komunitatean jokabide jakin batzuk sustraitzea etazabaltzea, harreman sozialkolektiboei eta politikarekiko harremanei dagokienez. Etasinetsita dago jokabide sozial horiek eragotzi edo baztertuegingo dituztela Estatu zentralaren ebazpenek eta, batez ere,Estatuaren jardun politikoaren oinarri diren sineste ideologikoek. Horren ondorioz, independentismo errepublikanoak pentsatzen du nazio komunitate nagusiak, hau da, komunitate espainolakez duela aldatuko lege horien,politika horien bidea. Beraz,independentzia proposatzen du, euskal nazioaren komunitatearen esku egon dadin lehen aipaturiko errepublikanismoaren joka- bideak —parte hartze politikoaren eta lankidetza sozialarenaldekoak— eratzea etazabaltzea.

(Erredakzioan itzulia)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.