Iruña-Veleia

Idoia Filloy Nieva
2010eko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Ez dakit zergatik jartzen duen halako kemena Lorena Lopez de Lacalle Arabako Kultura diputatuak Lurmen iruzurgiletzat jotzen Iruña-Veleiako auzian. Oso mediatikoa eta zaratatsua izango da ziurrenik, baina egia izatea beste gauza bat da. Oraingoz, artxibatuta daude betiko, instrukzio fasea ere igaro gabe, Euskotrenek eta Eusko Trenbide Sareak, gure babesle ohiek, Lurmenen aurka ipinitako kereilak, iruzurra leporatuz. Eta hori gauza sinple batengatik: sekula ez genuelako iruzurrik egin. Ez dut ulertzen diputatu andereak zergatik ematen dituen frogatutzat, epaitutzat eta erabakitzat Eliseo Gilek iruzur delitua egin zuela Ruben Cerdanek sekula egin omen ez zituen grafitoen analisien auzian. Gogoratu beharra dago Cerdan ez dela sekula izan Lurmen enpresako langilea. Uste dut zuhurrrago agertu behar zuela eta itxaron egin behar zuela epaitegiak erabakia hartu arte, kereila instrukzio fasean baitago une honetan. Ez da erabaki delitua egin denik ere. Are gehiago, guk eskatutako analitikei epaitegiak bidea eman izanak esan nahi du, nire ustez, ez duela frogatutzat ematen faltsifikazioa.

Eta Kultura diputatuak egindako beste baieztapenaz, hau da, Gilek eta Cerdanek 12.000 pasatxo jaso zituztela azken horrek egindako txostenengatik -iruzur-delitua leporatu nahi zaio horregatik Eliseori-, esango dizuet Eliseoketa Lurmenek ez zutela euro bakar bat ere jaso txosten horiengatik. Nik honi «iruzurraren iruzurra» deitzen diot, sekula existitu ez den iruzur batez norbait publikoki akusatzea, jakinaren gainean egonda ez dela egia, gizartearen kondena bilatu nahirik.

Idoia Filloy Nieva.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.