Berrehun urte beteko dira 2012an Espainiako Erresumako egungo ordena politikoa ezarri zenetik, tirania zitala, menperatzaile-talde guztiz elitista bloke batek hartzen baititu erabaki guztiak.
Ordutik hona, herria ez baina, geroz eta biziago, botere militar, politiko, judizial, funtzionarial, klerikal, intelektual, mediatiko, teknokratiko eta ekonomikoa dira gobernatzen dutenak. Eskola-liburu gezur-merkeek azaltzen duten bezala askatasunaren eta demokraziaren garaipena izatetik urrun, Cadizko 1821eko martxoaren 19ko Espainiako Monarkiaren Konstituzio Politikoaren aldarrikapenak, Estatuaren garapen guztiz azkarra ekarri zuen berekin, batez ere aparatu militar, ekonomiko-fiskal eta eskoletakoa; haiekin batera heldu zen herri-askatasunen gutxitze zorigaiztokoa.
Horretatik sortu zen diktadura politiko gaitza, egun nozitzen duguna, egunetik egunera hobekitzen ari dena gainera.
Konstituzionalismo liberal eta parlamentaristak herri-klaseen burujabe izateko ahalmenen gainbehera damatikoa ekarri zuen. Klaseok egun eta berealdiko errepresioa nozitu zuen, zeren armen bidez inposatu zen Konstituzioa, haren puntako indarra izanik, izan ere, armada. Espainiar konstituzionalismoak eragin zuen handik harako sarraskia franskimoak eragin zuena baino are latzagoa izan zen, denbora luzeagoz jardun zuena gainera. Horrek inondik inora legitimitatea kentzen dio oraingo erregimenari, azken batean 1978ko Espainiako Konstituzioak arautzen duen diktadurak, 1812ko hartan hartzen baitu sustrai eta bizia.
1812ko Konstituzioak, Estatuko aparatuen handitzen beldurgarria ekartzeaz gainera, espainolezko lehen mailako eskola derrigorrezkoa inposatu zuen; industria-iraultza eragin zuen; haren nekarazien herri-erregimena, hots, kontzeju irekia desegin zuen, eta ondasun komunalak eta auzolaguntza sistemak ere akabatzera bidean ekarri zituen; berebat, zergak emendatu zituen, kapitalismoa sorrarazi zuen hitz honen zentzu modernoan, eta kapitalismoarekin, esplotaziozko eta degradaziozko soldata-sistema zitala ekarri zuen; berebat, ordena patriarkala inposatu zuen, Frantziako 1804ko Kode Zibil misoginotik kopiatu zuena; Katalunia, Galizia eta Euskal Herriaren askatasunari, historiari, kulturei eta hizkuntzei eraso zien, Kanariak bereziki zanpatuz; berebat, Europaz harako espainiar kolonialismoari jarraipena eman zion.
Konstituzio harekin, eta haren funtsak eraberritu zituzten ondorengoekin, gaurkoa barru dela, kontzientzia askatasuna nola, askatasun politiko eta zibilak ere ezkutatu ziren; aurrera-jauzi izugarria jo zuen Estatuak, ez bakarrik kantitatez, baina, batez ere, kalitatez; ondorioz, gizakiek utzi egin zioten horixe izateari, gizaki eta lanpeko eta menpeko perfektuak, hau da, azpiko gizaki funtzionalak izatera iritzi ziren.
Horrekin sortu da gure garaietako problema lehena dena agian, hau da, giza esentzia konkretuaren hondamena.
2012ko martxora inguratu ahala, geroz eta zaratatsuagoa izango da instituzioetatik eta medioetatik helaraziko diguten zalaparta adoktrinatzaile eta txoroa. Behar da horren aurrean erantzun kritiko irmo bat eman; norbanakoen barru askatasuna bortxatzen duen diktaduraren aurrean, sozietate plural eta asanbleario bat aldarrikatu behar dugu, kontzientzia askatasuna nola, askatasun politiko eta zibilak ere badituena, Estaturik eta kapitalismorik gabe.
Estatuez gain, Espainiako kapital handia ere ari da mobilizatzen Konstituziopeko diktadura sistemaren alde. Horren erakusgarri da El Corte Ingles multinazionalak bere publizitatea «La Pepa 2012. Constituzion Española. Cadiz-San Fernando» logotipoa txertatu izana. Bloke erreakzionario handi bat antolatzen ari da, non patroiak eta diktaduraren erregimena laguntzen duen ezker instituzionala eskuz esku datozen.
2010ean ekin zion Espainiako Erregeak mendeurrenaren laudatzeari, San Fernadon (Cadiz) «18212ko Konstituzioaren bigarren mendeurenaren ospakizunetarako partzuergoa» eratu eta gero. Geroztik Cadizko apezpikua edo Jose Tomas toreatzailea bezalako pertsonalitate entzutetsuek bat egin dute ekimenarekin. Laster Espainiako kapital multinazional handiak, armada eta polizia aparatuek, funtzionario handiek, alderdi politikoek, Espainiako Parlamentuak eta haren klon autonomikoak, unibertsitate sistemak, prentsak eta telebistak bat egingo dute, subentzionaturiko intelektualitatea eta estetokrazia ahaztu gabe.
Badugu gai inportante honetaz eztabaidatzeko premiarik. Proposamenok egiten ditut:
1. Hausnarketa, lan eta ekintza taldeak eratzea, Konstituziopeko diktadurari egiten diogun kritikaren funtsak finkatzeko, bai eta hura gainditzeko gauza izango den erregimen politikoaren, hots, batzar subiranoen oinarriak xedatzeko ere. Horretarako zerbait lagun dezakete nire liburu biok: La democracia y el triunfo del estado eta Naturaleza, ruralidad y civilizacion (bigarren honetan 1812ko, eta haren ondorengo konstituzioek eraginiko nekazarien herri-sozietatearen suntsipenaz ari naiz).
2. Salaketa ekintzak prestatu eta material kritikoak argitaratzea, geroz eta biziago eta geroz eta irmoago, 2012ko martxora inguratu ahala.
3. Abenduaren 6 oro, hau da, Espainiako Erresuman indarrean dagopen Konstituzio erreferendum ez-libre bidez inposatu zen egunaren urteurren oro, kritika, gaitzespen eta borroka egun bihurtzea, egungo tirania politikoaren aurka eta askatasunaren alde, zeina sozietate burujabe batean mamitu ahalko den.
Herri-batzar guztiz subiranoen erregimen baten alde, gora askatasuna!
Konstituzioaren 200. urteurrenaren aurrean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu