Madarikatuak!

2011ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Madarikatuak, energia nuklearraren aroari ateak ireki zenizkioten guztiak! Eta, batez ere, Hiroshima eta Nagasakirengainean lehergailu atomikoa jaurtitzeko agindu zenutenak!

Madarikatuak, oreka nuklearraren aitzakiaz mundu guztia bonba atomikoz bete zenutenak, eta Sobiet Batasuna desagertu arren, bere horretan jarraitzen duzuenak!

Madarikatuak, «bakerako atomoak» edo arlo zibileko energia nuklearraren mozorropean, arlo militarrari laguntzeaz gain, energiarik arriskutsuenari bide eman zeniotenak! Eta batez ere lobby nuklearrarentzatmorrontzan lan egiten duzuen zientzialari, katedradun eta idazleak!

Madarikatuak, Txernobylgo hondamendiaren gainean urteak pilatzen utzi eta beroketa klimatikoaren aitzakiaz energia nuklearraren aldeko sasiargudioak zabaltzen ibili zaratenak, gure (euskal) zientzialari laudatuak eta goraipatuak barne!

Madarikatuak, Fukushimako hondamendiaren aurrean erelobbyen konsignak itsu-itsu zabaltzen dutenak! Eta, batez ere, tragediaren erdian nuklearraren beharra aldarrikatzen jarraitzen duten Confebask-eko bozeramaileak. Horiengatik balitz, Lemoizko zentrala lanean izango genuke.

Madarikatuak ere bai beren interesa partikularrengatik energia nuklearraren «dohainen» propaganda egiten ari diren langile astapotro ustel horiek! Eta gizarte kontsumistan goxo bizi ahal izateko nuklearrekin ados daudenak!

Eta madarikatua kapitalismoa! Ingurumenaren egoera aztertzen dituzten adituek zera esaten digute: «Mende erdian, ahalik eta etekin gehien lortzea helburu duen munduko ekonomia —kapitalista— zazpi bider handitu da, baina ekonomia hori sostengatzen duten sistemak suntsitzen ari dira: itsasoaren gehiegizko ustiaketa eta kutsadura, ur eskasia, hondamen naturalaren ugaritzea. Guzti horrek ondorio bat dakar: biziari eusteko behar diren zikloak oreka baten menpe daude. Egun, oreka hori arrisku latzean dago». Erantsi beharko genuke istripu nuklearraren arriskua.

Ekonomia arloan bezala, pertsona guztientzat eskubide guztiak bermatzea eta naturarekiko oreka ekologikoa ziurtatzea ezinezkoa da neoliberalismoaren markoan. Beste askotan esan duguna errepikatuko dugu. Norabidez aldatzeko aroa iritsi da. Hots: Nuklearrak ez, eskerrik asko! Gure hormak kartelez, garraioak pegatazeta gure paparrak txapaz bete behar ditugu, eta kaleak berreskuratu! Eta Garoña lehenbailehen itxiarazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.