Norekin batu?

2010eko urriaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bai, Batu Gaitezen, bai, baina galdera da norekin.

Abertzaletasun mundutik Herri honentzat erabakitzeko eskubidea eskatzen dugunekin, edo Madrilen eskubide horiek behin eta berriro zapaltzen dutenekin?

Koherentzia gutxieneko bat erakutsiz, EAJk erabili izan behar zuen PSOEren oraingo egoera exijitzeko Auzitegi Nazionalaren desagertzea, torturaren desagertzea, Alderdi Politikoen Legearen desagertzea eta ez eskaini beraien botoa Espainiako Kongresuan Lan Politika Aktiboen transferentziarengatik.

Jarrera hori izango zen koherentea Batu Gaitezen proposamenarekin. Bestea da kea eta hitz ederrak, besterik ez.

Juan M. Sansinenea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.