Ez Prof Bengston, ezta ni ere, ez gara heterodoxoak testuinguru haren zentzuan. Biok jarraitzen dugu euskararen sorburuari buruzko haria Larramentdi, Humboldt eta beste ikerlari batzuk erdi ardotik egin duten ildo berdin-berdinetik: euskara Iberiako hizkuntzarik zaharrena da eta Europako zaharrenetarikoa.
1986tik 12 de Octubre ospitalean lana egiten dut. Iruzurraren akusazioak gezurra zirela laster baieztatu ziren; egia balira, ez nuke jarraituko ezta funtzionarioa izaten ere Unibertsitate konplutensean eta Ospitalean.
Antonio Anaiz Villena. 12 de Octubre ospitaleko eta Unibertsitate Konplutenseko katedratikoa eta Inmunolgia saileko zuzendaria
ETBren euskara
ETB3k bullying-ari buruzko Klass filma eskaini zuen. Film gogorra bezain ona, nire uste apalean. Poztekoa, era berean, jatorrizko bertsioan euskarazko azpidatziekin eskainizutelako. Hori bai, azpidatzietan agertzen zen euskarazko maila negargarria izan zen. Sinestezina benetan, ETB bezalako erakunde publiko batek zelan izan ahal duen horrelako hanka-sartzea. Euskara erabiltzen dutenen Kopurua vs euskara maila dikotomia horretan, euskararen maila edo kalitatea ezin da galtzaile atera inondik inora. ETBko arduradunek euskara mailak behera egitea nahi al dute? ETB bera desagerraraztea nahi al dute? Zenbait datuk zer pentsatua ematen dute.Andoni Canales. Portugalete