Urtez urte hauteskundeen atarian datozen lau urteetarako hitzemateekin ohituta gaude. Joan berri den agintaldian egin ez duten guztiaren promesa egin, eta herritar guztiontzako hobekuntzak ekarriko dituzten herri programekin ohituta.
Aurtengo hauteskundeetan, gainera, beste urte batzuetan gertatu bezala, ezingo dute herri honetan dauden aukera politiko guztiek berdintasunean parte hartu, eta herritar guztiek ere ez dute bozka eskubiderik izango. Batzuk, ilegalizatu dituzte, eta besteak, berriz, «ilegalak» kontsideratzen dituzte. Beraz, «demokrazia» honek eskaintzen duen parte hartzerako aukera bakarra ukatzen die herritar askori.
Emakumeak ohituta gaude hitz hutsalak entzutera, baita paperean idatzita eta tiraderan sartuta gelditzen diren asmoetara ere. Kontaezinak dira berdintasun planak martxan dituzten udalak, instituzio publiko politiko anitzetan dauden lege eta neurriak, onartzen diren protokolo eta araudiak. Baina emakumeon egoerak okerrera besterik ez du egiten. Inoiz baino pobreagoak gara, indarkeria sexista kasuek gora egiten jarraitzen dute, eta jarraitzen ditugun ereduak ez dira aldatu.
Bizi dugun krisisistematikoak, gainera, ez dugure egoeran hobekuntzarik ekarriko.
Instituzio publiko politikoek krisia amaituko dutela entzun, entzun dugu; baina baita konturatu ere, hartutako neurriak herritarron kontra eta sexu bereizkerian sakontzen duten neurriak direla, eta ez benetan krisiari buelta emateko beharrezkoak diren egiturazko aldaketak.
Emakumeon zapalkuntzak bere horretan dirau, sistema patriarkala gaur egungo errealitatera besterik ez da egokitu. Eta horren aurrean, instituzioen eta horiek kudeatzen dituzten alderdi gehienen jarrera ez da aldatu. Emakumeon zapalkuntza, kasurik onenean, politikoki erabiltzen dute, boto gehiago ekarriko dizkielakoan. Beste batzuetan, aldiz, errotik izan den aldaketarako borondate politiko nahikorik gabeko politika publikoak jarri dira martxan, soilik, politikoki zuzena delako. Eta askotan, zoritxarrez, oraindik ez da egiturazko zapalkuntza hori politika publikoen kudeaketan kontuan hartu ere egiten.
Hauteskundeen atarian gauden honetan, zenbait emakume feministak honako hau adierazi nahi diegu Euskal Herria kudeatzeko prest dauden guztiei:
—Emakumeon zapalkuntzaegiturazkoa da; beraz, etorriko den aldaketak gaur egungo egituren aldaketa erradikala ekarri behar du. Egoeraren azalean eta modu indibidualean eragiten dutenerreformek ez digute balio. Gure zapalkuntzaren dimentsiopolitiko, ekonomiko eta ideologikoa kontuan hartuko dutenpolitika publikoak martxan jartzea exijitzen dugu.
—Martxan jarriko ditugun politika publikoek emakumeon parte hartzea ahalbidetu behar dute. Bide horretan ezinbestekoa da mugimendu feminista mintzakide politiko gisa onartzea eta parte hartze zuzenerako espazio demokratikoak sortzea.
—Emakumeon egoera aldatzeko pausoak emateko borondatepolitikoa exijitzen dugu. Eraldaketa helburu izango duten bitartekoak martxan jarri behar ditugun arren, bide horretan emakumeon bizi-baldintza kolektibo zeinindibidualetan eragina izango duten neurriak hartzea ezinbestekoa da.
—Ibilbide horretan, egun, Euskal Herriko mugimendu feministak eta herri mugimenduak sortu dituen alternatiba sozialak kontuan hartzeko exijitzen diegu; hala nola,Emakumeon eskubideen karta, Aldaketarako abiapuntua eta Duintasunerako premisak.
—Hau guzti hau aurrera eramateko, ezinbestekoak diren herritarron beharretara egokituko diren aurrekontuak sortzea eskatzen dugu. Emakumeon parte hartzearen eta eztabaidaren ondorioz sortu eta erabakiko ditugun aurrekontuak behar ditugu.
Hitzemateak alde batera utzi, eta benetako demokrazia parte-hartzaile baten aldeko apustua egiteko deia egin nahi diegu alderdi politiko guztiei. Halaber, sexuen arteko harreman hierarkikoak gaindituko dituen politika feministak garatzeko hautua iritsi dela deritzogu. Feministok bide honetan lanerako prest gaude!
Oraingoan, feminismoa ahantz ez dezazuen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu