Udaletxean euskararen egun bakarra?

Martin Agirre. Donostia
2010eko azaroaren 19a
00:00
Entzun
2016rako Donostia Europako Kultur Hiria izendatzeak euskarari egingo liokeen mesedea argudiatuz saldu nahi digute; baina Udaletxetik bertatik euskarari dioten errespetua ikusita, dudatan jartzen dut. Eta esplikatzera noazue nire mesfidantzaren zergatia. Udaletxeko Sustapen zerbitzuaren bitartez sei hilabeteko lan kontratuak eskaintzen ari da langabetuentzat. Langabetua naizenez, bi eskaintzatara apuntatu nintzen. Aurreneko saioan, sustapeneko ordezkari batek sarrerako hitzaldia erdara hutsean egin ostean, inprimakiak banatu zizkiguten curriculuma, euskara gaitasuna eta gainerakoak konta genitzan. Dena gaztelaniaz; Gobernu Zibilera nortasun agiria ateratzeko inprimakietan baino euskara gutxiago. Inprimakia euskaraz bete eta txintik esan gabe alde egin nuen.

Bigarrenez deitu ninduten antzeko probara. Kopla berbera. Honetan prest nindoan, eta euskararekiko mespretxua, hizkuntzen legea betetzen ez zutenaz ohartarazi nienean, «lo tendremos en cuenta», esan zidaten. Neuk ere «lo tendré en cuenta» 2016ko martingala horretarako laguntza eskatzen badidate.

Besterik gabe, dagokionari, euskarak, itxurakeriatan jardun gabe, benetako bultzada behar duela gogorarazi nahi nioke.

Martin Agirre. Donostia.

ZUZENKETA: Gabiriako plazan egingo duten Errezil sagar eta sagar-goxo lehiaketa larunbat honetan izango dela argitaratu genuen atzo. Okerra da. Igandean izango da. Barkatu eragozpenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.