Zenbat (Durango) gara?

Jon Eskisabel.
2010eko azaroaren 19a
00:00
Entzun


Krisiak jota dator aurten Durangoko Azoka. Diru krisia, esan nahi baita. Aurrekontuan %30eko murrizketa izan du, eta horrek eragina du egitarauan, ekitaldi kopuruari dagokionez bederen. Baliabide ekonomikoak garrantzitsuak izanagatik, kezkagarriagoa izaten da ideien krisia, eta horretan ez erortzeko helduleku on bat izan du Durangoko Azokak azken urteetan: Ahotsenea. Azokaren ikuspegi merkantilista hutsa gainditu eta azokaren beraren hutsuneetako bat -sortzaileek euren lana aurkezteko gunerik ez izatea- betetzeko sortu zuten. Urtez urte sendotuz joan den heinean, Gerediaga Elkartearen eta Ahotseneko sustatzaileen arteko elkarlana ere gero eta estuagoa izan da, baina oraindik bada lan egiteko arlo horretan. Atzoko aurkezpenean ikusitakoagatik, elkartearentzat azokatik kanpoko zerbait da oraindik Ahotsenea. Halaber, kezkagarria da hiru aste falta diren honetan Ahotsenearen finantzaketa bermatu gabe egotea. Gerediagak Ahotsenea bere egitearen aldeko apustua egin beharko luke, eta ulertu azokaren mesederako dela, ez konpetentzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.