Batean libururen bat da makilakadaren kausa, bestean zutaberen bat, hurrena jarrera publikoren batek jaso du eztenkada. Batzuek min ematen dute, horixe egia. Nahiago dut, ordea, mina agertu ordez, kritikaren eskubidea eta premia defendatu. Pushkinek zioen kritikariak postariak direla: gutunak eta postalak uzten dituzte publikoaren postontzietan, gertakari, testu, obra jakin bati buruzko ikuspuntuekin. Aniztasuna deitzen zaio. Eta postariak utzitako gutunak ozpin usaina balu ere, aukeran nahiago ozpinaren atzean legokeen arrazoia —eta mina— bilatzen saiatzea: asko ikasten da. Batez ere, postari asko izan badira kritika bera egin dutenak. Askeagoa da postaria errespetatzea, haren «asmo txarra» salatzea baino. Eta lehendakaria izanda, are gehiago.
Atzo Jakin badaki izeneko artikulu gogoangarri bat oparitu zigun Lorea Agirrek. Irakurtzeko zoririk izan ez zuenak, sarean dauka. Eskertuko dit aholkua.
Hitz beste
Asmo txarrez, edo
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu