Ateraldia

Anjel Lertxundi.
2010eko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Atzoko inkesta batek: espainolen erditik guztiz goraren ustez, sistemak aberatsen alde egiten du. Ez zegoen inkestaren beharrik. Warren Buffettek, munduan dagoen gizon aberatsenetako batek -hirugarren omen dago rankinean- esan berri du inoiz baino hobeto doakiela, eta aberatsek zerga gehiago ordaindu behar lituzketela. Bigarrenean, zerga gehiago ordaintzearenean, ez baitiote kasurik egingo, lehenbizikoak, hobeto joatearenak, are hobeagora egingo du.

Zapaterok aberatsen zergak igoko omen zituen. Gero, uko. Hurrena, aztertzen ari zirela. Hurrenaren urrunean, horrek ez zuela auzia konpontzen. Aberatsen kontra egiteko beldur eszenikoaren erdian, nahastu ondo demagogia-tanta batzuk zinismo-puntu batekin, eta beste bat arte.

Euskaldunok, gutxienez, Lazkao Txikirenak bezalako ateraldi surrealista baten kontsolamendua daukagu:

Diru gehiago kenduko omen digute. Zergatik? Hortik, hortik ere kenduko digute!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.