martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Aztertu beharrekoa

2016ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Espainiako hauteskunde gauean eduki nuen erreakzioa izan zen, entzun nionean Podemoseko buruzagi bati —burumakur eta malkoa isurtzen ari zen tropa animatu beharra zeukan— Espainia aldatzeko asmoarekin aurrera segitzen zutela. «Espainia aldatuko dugu; denbora beharko dugu, baina aldatu egingo dugu». Bat-batean atera zitzaidan erantzuna: «Espainia aldatzeko asmotan bazabiltzate, hasi Avila, Albacete, Cuenca, Segovia eta horrelako lekuetan...».

Podemosek Katalunia eta Euskal Herritik kanpo eduki duen porrotaren arrazoien peskizan dabiltza militanteko politologo gehien daukan alderdian. Baina bada Podemosen fenomenoan gai bat, nire ustez, azterketa landu bat merezi duena.

Errealitate nazionalak dauden nazioetan lortzen du Podemosek oso harrera ona, Espainiakoaren batez bestekoaren oso gainetik. Herrialde Katalanetan (Katalunia, Valentzia eta Balearrak), Hego Euskal Herrian eta Galizian. Beste modu batera esanda: azken hamarkada askotan herrialde horietako borrokalari askok landu eta ongarritu duten lurraren uzta jasotzen du orain Podemosek. Ez da kritika bat, are gutxiago deskalifikazio bat: konstatazio bat da; nire ustez, ondo aztertu beharko litzatekeena. Podemosek egin beharrekoa egin du.

Gure herriaren kasuan, eta nago ni Katalunian ere gertatu dela, guraso euskaltzale eta independentziazale askok eztabaida sutsuak eduki dituzte jakin dutenean seme-alabek —giro abertzalean haziak— Podemosi eman nahi diotela botoa.

Espainiako beste leku askotan ere, noski, izan ziren eta izan dirafrankismoaren aurka eta beste demokrazia baten alde borroka gogorra egin dutenak. Baina inguru horietan Podemosen arrakasta dexente txikiagoa da.

Gasteizko legebiltzarreko hauteskundeak interesgarri datoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.