HITZ BESTE

Begiradak

Anjel Lertxundi.
2010eko irailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Julia Roberts-ek Donostian esan dituenetatik, ideia batekin geratu naiz ni: «Pertsonen arteko harremanak obsesionatzen nau. Elkar begiratzeari utzi diogu». Leihora joan, eta arreta bereizia jarri diet hizketan ikusi ditudan lehendabiziko bi pertsonei. Elkarrengandik hurbil samar, solas jariotsuan ari ziren, lagun betikoen harmonia onean. Elkarren arteko tentsiorik edo itzaltxorik, batere ere ez. Baina emakumeetako bat errepidera begira zegoen, nahiz errepideko auto-pasada guztiz arrunta zen, egunerokoa. Beste emakumeak lagunaren poltsari eta arropari begiratu dio lehendabizi, bere itxura propioari segidan, haien ondotik pasatzen zen jendeari gero... Hizketan jardun duten denbora guztian, solasa partekatu dute, baina ez begiradarik.

Leihoa itxi eta herenegungo berripapera zabaldu dut. Gari Garaialderen argazki ederrean Bardem eta Roberts... kamerari begira daude. Roberts, betaurreko ilun-ilunekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.