Onintza Enbeita

Basurdeak

2025eko abenduaren 9a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gabonetako arbola ipini dugu etxean. Ilobek lagundu didate. Amonarenean ere jarri dugu. Zabaldu dugu kutxa zaharra eta urte guztian zabaldu gabe egoteak ematen dion usain berezi hori zeukan ia denak. Ilusioak konpondu du guztia. Ez zaigu usain txarra iruditu. Ipini ditugu bolak, ipini ditugu argiak eta eskegi ditugu Olentzero eta Mari Domingi erdi-erdian. Lan ona egin dugula iruditu zaigu. Egongo dira gurea baino zuhaitz politagoak eta argiagoak, baina guri gurea gustatzen zaigu. Urteetan osatzen joan garen bilduma da: azeriak, mozoloak, hartzak, urtxintxak… erabaki genuen ez genituela Aita Noelen gurdiari tira egiten dioten animaliak ipiniko. Saiatu gara gure inguruko animaliak eta pertsonaiak aurkitzen eta horiekin osatu dugu zuhaitza. Iloba batek nahiko luke basurde bat aurkitu. Orain hiltzen ari direla esplikatu dit, gaixorik daudelako, eta pena ematen diote nonbait. Niri ere ematen didate pena aldran hiltzen ikusten ditudanean, nola ez. Ez diot esan umeari babarrun uzta zenbat aldiz izorratu diguten; ezta azeriak zenbat oilo eramaten dizkigun ere.

Patariak ederragoak dira zuhaitzetan norbere baratzearen bueltan baino. Hala ere, ez dut ulertzen zer egin nahi diguten. Oiloen gaitza dela, txerriena dela… milaka hiltzen dituzte animaliak, eta gero, jan ezin omen dena luxuzko artikuluen prezioan saltzen digute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.