Onintza Enbeita

Datorrena

2026ko urtarrilaren 13a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Poliziak emakume bat hil du arrazoirik gabe. Ez da AEBetan halakorik gertatzen den lehen aldia. Trump presidentea denetik atzerritarren kontra ari da, eta haien kontrolerako Polizia izan da hilketa egin duena. Kontrola, jazarpena edo sorgin ehiza. Beldurra ematen du. Are gehiago Trumpen aldekoak nola dauden kontuan hartuta. Lotsatu beharrean, harrotu egin dira. Bat ikusi dut sareetan hil duten emakumearen omenez bildutakoei oihuka: «Ezingo duzue datorrena gelditu». Hala esan die. Inoiz ez nuen pentsatuko halako pertsona batekin ados egongo nintzenik, baina egia da. Faxismoari ez bazaio garaiz aurre egiten, historiak esan digu gero ezin dela gelditu. Ezagutzen ditugun fobia eta gorroto guztiak askatzen direnean, inor ez gara salbu egongo. Eta ozeanoaren alde honetan ez dakit jendea ez ote dagoen hurbil oihuka ari den gorrotatzaile gorrotagarri horrengandik. Ebrotik behera gazte askok esaten ei dute Franco ez zela diktadorea. Hala diote inkestek. Ebrotik gora gazteak duela urte batzuk baino homofoboagoak, matxistagoak, arrazistagoak… ei dira. Hala diote inkestek.

Nik ere oihu egin nahi nioke jende askori sareetan ikusi dudan indibiduo horren moduan. Datorrena gelditu egingo dugula esan nahi nieke. Ikusten dugula nondik datozen eta aurre egingo diegula. Ez dakit behar den garrantzia ematen diogun egoera orokorrari, ordea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.