Onintza Enbeita

Errepikapena

2026ko apirilaren 2a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ostegun Santua da gaur. Jesus olibondoen artean errezatzen egon zen gaua, Judasen traizioa aurreikusi zuena. Muxu eman zion Judasek eta hala ezagutu zuten Jesus beste guztien artean: eraman zuten atxilo, torturatu zuten eta gurutzean hil zuten. Atxilotu eta hil arteko egunetan, Pilatok bere ardurari uko egin eta herriari eman zion Jesus edo beste preso baten askatasunaren artean aukeratzeko bidea. Ondoren, eskuak garbitu zituen. Orduan ere orain bezain gidatuta egongo ziren epaiketa publikoak. Jesusen heriotzari buruz kontatu zaigun izugarrikeria hori guztia Palestinan gertatu zen. Hobeto esanda, orain Palestina izenarekin ezagutzen dugun lurraldean. Biblia gaur idatziko balitz, ehunka urtetako memoria gordetzen duten olibondo asko erreta leudeke. Ez akaso Jesus errezoan ibili zen zelaian, baina bai Palestina osoan. Tortura zabaldu eta sistematizatu egin dela kontatu beharko lukete egungo ebanjelariek. Umeak ere atxilotu egiten dituzten herria da Palestina, Israelek okupatua, psikopatek suntsitua. Orain ez dira palestinarrak gurutziltzatzen, baina heriotza zigorra ezartzeko ez dute arazorik ikusten sionistek. Eta bitartean, munduak eskuak garbitzen ditu: «Zer egin dezakegu guk?».

Berdin du Biblian jasoa benetan gertatu zen edo ez. Kontua da, zoritxarrez, izugarrikeriak errepikatu egiten direla etengabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA