Onintza Enbeita

Estigma

2026ko otsailaren 10a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Buru osasunaren aldeko eguna da gaur. Hala irakurri dut. Pentsatzen dut sare sozialak mezu erromantikoz beteko direla. Ezin ditut jasan guru berriak. Giza psikologiatik mila kilometrotara kokatzen diren ikasketetan lizentziatu ziren, lizentziatu zirenak, baina guk baino gehiago dakite gure ongizate emozionalaz. Entzuten ditut esanez medikazioa ezetz, behar duguna lasaitasuna dela. Igotzen dituzte ez dakit nongo hondartza galduetan egindako erretiroetako argazkiak, ematen dizkigute gure ingurukoekin bakean egoteko aholkuak eta sua pizten zait barruan. Ez dakit jendea benetan kontziente den zer esan nahi duen nahasmendu bipolarrak, edo depresioak, edo TOCak benetan. Ez dakit ze puntutaraino garen ulertzeko gai hainbeste maite dugun jendearen buruan zer gertatzen den gaizki daudenean. Enpatiarik handiena ere ez da beti nahikoa. Eta guk jarraitzen dugu mundua mezu positibo merkez betetzen, eta benetako gaixotasunei garrantzia kentzen.

Hori bai, benetako diagnostikoa daukatenek kafe bat hartzeko deitzen digutenean, Whatsappeko zortzi taldetan galdetzen dugu ea nola dabilen azkenaldian. Osasun mentalaren nazioarteko eguna baliatu beharko genuke estigma kentzeko. Gure lagunek ez dute ezer gaizki egin gaixotasun mentalak guk baino gehiago merezi izateko; guri ere gerta dakiguke. Eta agian, orduan, zenbait komentario egiteari utziko genioke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA