Onintza Enbeita

Eztabaida politikoa

2026ko ekainaren 18a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Badago gauza bat ezkerreko eta eskuineko gizonak berdindu egiten dituena. Eta aldi berean, ezkerrekoengan nazka gehiago sortzen du eskuinekoengan baino. Eskuman dauden gizonengan espero diren jarrerak dira. Ezkerrekoengan ez genituzke espero ere egin behar, baina esperientziak beti alerta egotera eramaten gaitu, eta haien burua ezkertiartzat dutenek ere egiten dituzten gauzak dira. Ezin dut jasan sare sozialetan sartu, eta ezkerraren izenean ari diren zenbait gizon haien arerio politikoa emakumea denean zer esaten ari diren irakurtzea. Askotan salatu dugu espazio politikoa hartu dugun emakumeokin ez eztabaidatzearren edo ezin eztabaidatzearren, gure gorputzaren kontra egin dutela eskuineko gizonek. Ez dut ulertzen zergatik egin behar duten gauza bera ustez gure barrikada berean dauden gizonek.

Ezin dut ulertu eta ez dut ulertu nahi. Eztabaida politikoa narrasteaz gain, halako adierazpen matxistek desitxuratu baino ez dute egiten ezkerrak izan behar lukeena. Ezkerrak espazio segurua izan behar luke emakumeen militantziarako, baina etxeko sentitzen ez dituzten emakumeekin jarrera matxista dutenek etxekoekin ere izango dute zeraren bat. Gero eta okerrago daramat kontu hau, eta sare sozialek indartu egiten dute sentsazio ustel hau. Ezkerreko ikurrez betetako profiletatik ari diren zenbait gizonek nazka ematen dute.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE