Onintza Enbeita

Gabonak

2025eko abenduaren 24a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Niri gustatu egiten zaizkit Gabonak. Ez dut kontsumismo zoroa maite. Ez daukat derrigor arrainik eta haragirik onena jan beharrik, ez dut edari garestirik nahi. Gabonak gustatzen zaizkit urtearen amaiera eta neguko solstizioa ospatzeak ilusioa egiten didalako. Gizarte moderno deitzen ditugun hauetan, bizitza lerro zuzenean marraztera ohitu gara, eta bizitza ziklikoa da. Borobilak osatzen ditugu bidea egiten dugun bitartean: urte bakoitza izan daiteke borobil bat, edo izan dugun ume bakoitza, edo izan ditugun harremanak, edo egin ditugun lanak, atera ditugun diskoak, idatzi ditugun liburuak, sartu ditugun golak. Borobil asko egon daitezke: garrantziaren arabera handiak eta txikiak. Eta zikloak ireki zein itxi ahala ikasten dugunaz betetzen gara. Ez dut esango hobetu egiten garenik, ze irakaspen batzuek gaiztoago izaten irakasten digute, eta hori ere ondo dago. Harreman toxiko batetik atera denak, lanean ez dakit zenbat denborako greba egin duenak … ez daukate zertan hobeak izanez atera borobil guztietatik. Kontua da niretzat Gabonek amaiera eta hasiera esan nahi dutela: urtearena, eguzki ziklo batena, bizitzarena… eta hori ospatzea gustatu egiten zait bere argi, kantu eta guzti.

Hala ere, ez ditut egun hauek gehiegi erromantizatu nahi. Ulertzen dut egun hauetan jende guztiari mingaina ateratzeko tentazioa duen jendea.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.