Onintza Enbeita

Gerra zaharrak

2026ko apirilaren 10a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Palestinara begiratzeari ez uzteko eskatzen digute handik datozen mezuek, eta hainbeste zor diegu palestinarrei. Izan ere, haiek ondo dakite zein erraz ahazten ditugun besteen miseriak. Munduaren gainbehera eroan, bonbei begira bizi gara, baina ez gara ohartzen dianan herrialde berriak aukeratu arren ez diotela uzten zaharrak bonbardatzeari. Jakina, bonbak ez dira beti hegazkinetatik erortzen. Gerra ekonomikoak ere herriak hiltzen ditu.

Venezuelari buruz, adibidez, gutxi hitz egiten dugu jada. Bahitu zuten bertako presidentea demokraziaren izenean, eta ez dakigu herritar xumeengan zein eragin izan duen petrolioa desnazionalizatu eta betiko enpresen menera jartzeak. Saharar herriaz ere ez gara ari azkenaldion. Bada denbora Marokok bonba bidez eraso egin ziena lurralde liberatuetan, baina orain ez dakigu ia ezer. Ez daukagu haiei begiratzeko astirik. Han daude oraindik sahararrak, ordea, Aljeriako desertuan. Eta Kuba tarteka bakarrik da titularra, nahiz eta badakigun Irango frakasoa ordaintzeko diana erraza dela Trumpentzat. Kongon ez dira gauzak konpondu; Yemengo huthiez zerbait esan digute azken asteetan, baina han benetan gertatzen ari den guztiaz nahiago dugu ezer ez jakin.

Minik handiena ematen didana da gerra zaharrak ahatzarazten dizkigutenak direla berriak sortzen dituztenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA