Onintza Enbeita

Gu ere

2025eko urriaren 5a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Aspaldi arakatu gabeko herri batera joan nintzen duela egun batzuk. Kaleetan gora abiatu ahala, etxe asko ikusi nituen berrituta. Lehen pena ematen zidan alde zaharra zahartzen ikusteak. Ulertzen dut bizitzeko ez zaizkigula erosoak kale txiki asko: igogailurik gabeko etxeak, trafikorik gabeko lur harritsuak... Hala ere, herriak lehen zirenaren kontrako norabidean hazten ikusteak zer pentsatua ematen dit. Lehengoan, ordea, fatxada berriak ikusi nituen. Kristal dirdiratsudun atariak zeuden lehen egurrezko ate apurtuak zeuden lekuetan, eta neure buruari galdetu nion ea berpizkundea, moda edo zer zen hura. Laster erreparatu nion berri usainaren arrazoiari: turismoa. Erortzear zeuden etxeetan turistentzako apartamentuak egin dituzte, asko. Bizitzeko ez da leku erosoa alde zaharra, antza, baina zerbait xarmaduna saldu nahi duenarentzat leku ederra da.

Kezka handiz egin nuen buelta, eta lagunekin garagardoa hartzerakoan betiko azalpenak entzun nituen: gu ere turistak gara beste leku batzuetan, gu ere saiatzen gara lotarako leku merkeak bilatzen...; gu ere, gu ere, gu ere. Agian hasi beharko dugu ez izaten inbaditzaileak eta ez erortzen dirua asko eta erraz emango omen diguten tranpa guztietan. Hau antolatu zutenek ez dute eurek baino diru gehiago irabaz dezagun egundo onartuko. Guretzat izango da estorbua eta haientzat irabaziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.