Onintza Enbeita

Histeria

2026ko maiatzaren 9a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Sexu harremanen bidez kutsatzen diren gaixotasunek gora egin ei dute. Batez ere, heterosexualen arteko sexu harremanetan. Badirudi haurdunaldiari bakarrik diotela beldurra heterosexualek. Bestelako gaixotasunen errespetua galdu egin da. Hala diote kaleratzen diren datuek. Ez da kanpaina berezirik egiten. Ospitaleko pantailetan ikusi izan ditut iragarkiak, baina komunikabideek gutxi hitz egiten dute hiesaz abenduaren 1a ez bada, eta sexu bidez transmititzen diren lau gaixotasun esateko galdetuko bagenu hor zehar, askok ez luke edo ez genuke erantzuten jakingo. Izan, baina, birus asko dira gorputz batetik bestera mugitzen direnak plazer orduetan. Hantabirusaren kasuan, ez omen da erraza gizaki batetik bestera pasa dadin. Hala ere, ekinean ari zaizkigu. Ba omen da itsasontzi bat ez dakit zenbat jende kutsatu daramana barruan, eta Kanaria uharteetan lur hartuko dute, eta ospitale militar batera eramango dituzte, eta ez dakit zenbat gauza gehiago. 

Ondo dago gure eskuetan dauden neurriak hartzea zenbait gaixotasunen transmisioa saihesteko, baina nire logika xumeak diost benetan izateko arriskua dugun birusetan jarri beharko litzatekeela arreta. Kontua da ez dakidala zergatik eta nork erabakitzen duen zeintzuei buruz hitz egin, eta larriagoa dena, zeintzuk ikertu eta zeintzuk ez, edo haiekiko beldurra noiz hedatu. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA