Onintza Enbeita

Iruditeria

2026ko ekainaren 20a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Garrantzitsua da berba bat esaten dugunean gure buruaren barruan ikusten dugun irudia. Jende askorengan errepikatzen diren horiek sortzen dute gauza konkretu bati buruzko errelatoa, eta guregan agintzen dutenak jabetuta daude horretaz. Eta ni kezkatuta nauka baserriaren inguruan daukagun iruditeriak. Nekazaria entzuten dutenean abarkak jantzita daramatzan adineko gizon bat imajinatzen dute askok oraindik ere. San Isidro edo Landa Eremuaren Nazioarteko Egunaren inguruan sortzen diren karteletan, laiaketan ari diren aitona-amonak agertzen dira oraindik. Gutxitan ikusten ditut karteletan galtza bakerodun gazteak edo azkazalak margotuta dauzkatenak edo ile orrazkera modernoa daramatenak baserritarrez ari direnean. Eta horrek izorratu egiten nau. Izan ere, gaur eta hemen baserritarrak direnak gertuago daude hirian bizi diren jende askorengandik laiaketan egiten zuten aitona-amona haiengandik baino. Gure aitonak, bizi balitz, 120 urte izango zituzkeen eta traktorea gidatzen ezagutu nuen nik. 

Zergatik ez digute baserritarren irudi gaurkotua eskaini nahi? Zergatik ez ditugu beste langileak bezain gaurko eta duin erakusten? Zergatik iruditzen zaizkigu utopikoak agroekologian ari direnak? Baserritarrak ez dira iraganaren argazki bat, ez gure azken mohikanoak. Agroindustriak ezabatu nahi lituzkeen langileak dira. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE