Onintza Enbeita

Madalena

2026ko uztailaren 22a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gure amak umetan kantatzen zigun Maria Magdalena bekataria izan zela, baina orain zeruan dagoela kafea hartzen. Santen artean famarik txarrena izango du Madalenak seguruenetik. Jesu Kristoren tentazioa, emaztea edo maitalea izan ote zen, bere gorputza saldu beharra izan zuela, Jesu Kristo ezagutu zuenean moraletik urruti omen zebilen… Hollywooden, kristautasunaren eta konspiranoikoen aldi bakoitzean zerbait asmatu da hari buruz. Niri gustatu egiten zait haren figura. Normalean, santak marrazten ditugunean sakrifizio handiak egindako edo modu ankerretan hil zituzten pertsonak izaten dira. Madalenaren kasuan beti egon da erabat argitu ez zaigun iragan bat. Eta hori ederra da. Izan ere, ez dago gizonezkoentzat eraikitako mundu honetan haiek nahiko luketen emakume perfektua izateko modurik. Historiara, nahiz eta erlijioen historia izan, garbitasun eta purutasun iruditzat sartu diren andreak ez zaizkit sinesgarri. Ezinezkoa da Jesu Kristo lurrean ibili omen zen garaian arauak minik gabe onartzen zituzten emakumeak egotea. Konformatu egingo ziren, jakina. Ze erremedio! Baina Jesu Kristo gurutziltzatu zutenetik 2026 urtera ere, gauza bat da arauei eutsi egin beharra, eta beste bat haiekin ados egotea. Gure bizi curriculumak zikinak izatea normala da bizi garen eta bizi izan garen inguru matxistetan bizi izanda. 

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA