Onintza Enbeita

Suari begira

2026ko ekainaren 23a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Harrigarria iruditzen zait jendeak nolako gauzak idazten dituen sare sozialetan. Askotan pentsatzen dut norekin hitz egin falta zaigula, eta ez bakarrik sare sozialetan beren arazoak kontatzen dituztenei: horretara ausartzen ez garenoi ere bai. Sistema kapitalistak aldatu egin ditu gure lehentasunak. Orain nahi duguna da oporretan urrutira joatea, asteburu betea izatea, auto ona, modako eta markako arropak, azken belaunaldiko mobila eta erlojua, ordainpeko telebista kateak… eta hori guztia izateko dirua produzitu behar dugu, eta dirua produzitzeko lan asko egin behar da, eta lan asko eginda ere ez dugu beti nahi adina diru produzitzen, eta lanean ordu asko ematen baditugu sistemaren beste ertz batek esaten digu denbora hartu behar dugula guretzat, eta guretzat denbora hartzen badugu ez dugu besteentzat denborarik… eta horrela bizi gara, etengabe. 

Dirua produzitzea aspalditik da beharrezkoa gure gizartean, baina agian lehentasunak guk ipini behar dizkiogu geure buruari. Bestela, sistemak jartzen dizkigunak onartzen baditugu, antsietate kronikoa izatera kondenatuko gaituzte. Gaurko lehentasuna izan bedi iluntzean sua piztea, eta itotzen gaituen guztia sutan erretzea. Eta egon suaren inguruan, suari begira eta hitz egin gurekin batera sutara hurbildu direnekin. Mendeetan funtzionatu duen formula da antsietatea gutxitzeko. 

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA