Onintza Enbeita

Zaintza

2026ko apirilaren 15a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ba omen da unibertsitateko irakasle bat esaten duena emakumeek ez luketela ama izatearen eta ikastearen artean aukeratu beharrik izan behar. Irakurri dudanez, behin negarrez ari zen ikasle baten umea besoetan hartuta eman zuen klasea Sydney Engelberrek. Horrela saihestu zuen ama hura klasetik kanpora joan behar izatea. Ez dakit zenbat irakasle izango diren haren modukoak, baina emakume askorentzat salbamenduko ontzia izango zela pentsatzen dut.

Bitartean, gure burua libretzat dugun emakumeak borrokan ari gara geure kontzientziaren eta munduaren kontra. Umea izan aurretik izan ginena hainbat lasterren berreskuratzen saiatzen gara, baina, aldi berean, umearekin egoteko ordu asko galtzen baditugu, errudun sentitzen gara. Gehienetan ez gara lanera bueltatzen geuk hala nahi dugunean: hipotekak, gizarteak, bikotekideek, lagunek edo telebistako iritzi emaileek nahi dutenean baizik. Azken hamabost hilabeteetan gertatu zaidan gauzarik ederrenetakoa izan da Arratiako Artean neska gazteak antolatu zirela bertso saioaren aurretik guri harrera egiteko. Esan zigutenez, haien artean komentatu zuten agian umearekin egoteko norbait beharko nuela. Egun hartan umea bere aitarekin gelditu zen, baina umearen zaintza konplikatzen denean konplize eta lagun izateko prest dagoen jendea badela jakiteak askatasuna ematen digu zenbait erabaki hartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA