Onintza Enbeita

Zigorra

2026ko urtarrilaren 8a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Trump harrotuta dabil. Kubari abisua eman dio: ez omen zaio asko falta Venezuelan egin duena Kuban egiteko. Kuban ez dago petroliorik, baina kubatarrek garesti ordainduko dute iraultza. Karibeko irla txikiari ez diote sekula barkatu inperioaren kontra altxatu izana. Ameriketako Estatu Batuek ezin dute eraman haien ustez sinbolikoki eta praktikan hain txikia zen herri batek irabazterik. Eta Maduro atxilotzea zein merkea izan den ikusi eta gero, dar-dar egin dezakete kubatarrek. Errusiak Ukraina inbaditu zuenean, geopolitika maneiatzen duten bulegoetako loreek ere zigorrak eskatu zituzten Moskurentzat. Inork ez du Trump zigortzeaz hitz egiten, inork ez du esan nahi nazioarteko legedia arrautzen azpitik pasatu dutenik pentagonoan. Denak daude isilik, eta mehatxua jaso duten herrialdeak larri. Normala denez. Litekeena da Kubak garesti ordaintzea iraultzaren harrotasuna, gai izatearen balorea. Hala ere, pentsatzen dut iraultzak beti merezi duela.

Garai lorrinak datoz erromantizismorako, baina geure ardatzean eusteko gai izango ahal gara gutxienez. Munduak ezin du onartu herrialde bat beste guztien gainetik pasatzerik. Munduak ezin du Gaza jasan, eta munduak ez du Trump jasan behar. Amerikarrek eman badiote botoa, gorde dezatela haientzat. Utz gaitzatela besteok bakean. Badaukate zer konpondu euren hirietako kaleetan ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.