Tabernan, bospasei lagun telebistari so. Lagunetako batek —Manu deituko diot— bizi-bizi ari den pilotari fin bategatik galdetu du. Beste aldekoa dela erantzun diote. Hara, beste aldekoa! Lehendabiziko albistea…!, atera zaio Manuri. Eta erantsi du: beste aldeko pilotariak frontoietan ere! Ederki aldatzen ari dituk kontuak!
Lagunetako bat kontu-eske hasi zaio. Beti egon direla beste aldeko pilotariak… eta arrosariotxoa errezatu dio hainbat pilotariren izenekin. Bat-batean, Manu gaizkiulertuaz jabetu da: telebistan ari den pilotari fina beste aldekoa da, bai, baina ez homosexuala.
Manu euskaldun petoa da, euskaraz egin ditu ikasketak, baina beste aldekoa izatearen ohiko zentzu nagusiak ez zuen tokirik bere erreferentzia-sarean. Zer hausnartua ematen du erreferentzia-sare berriez, hizkeraren unibokotasunaz eta aniztasunaz, ia oharkabean gertatzen ari zaizkigun aldaketa sozialez eta kulturalez…
Hitz beste
Beste aldekoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu