Iritsiko da elkarri pentsamenduak irakurriko dizkiogun momentua? Hori gerta dadinean, mundua akabatuko da. Cervantesen lizentziatu hark kristalezkoa zela uste zuen bezala, garden-gardenak izango gara pentsatzen duguna agerian uzten dugun egunean. Gure benetako pentsakizunak biluz-biluzik erakutsita, akabo senideak, akabo adiskideak, akabo harreman sozialak, akabo mundua...
Pentsamenduak ez du kontrolik. Pentsatzen dugunaren espresioak, ordea, bai. Eta eskerrak, horrek bermatzen baititu giza harremanak. Politikan, diplomazia deitzen zitzaion pentsamenduaren kontrolari. Wikileaks-ek, ordea, ipurdi bistan utzi du Estatu Batuetako sistemak benetan pentsatzen duena: zaila izango da atzoko bonba informatiboak ekarriko duen eragina neurtzea, baina izan, sekulakoa izango du.
Agian ez da mundua akabatuko, baina ea zer nolako harremana izango zenukeen lagun min batekin, putakume integraltzat zauzkala jakin eta gero...
Biluzik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu