Urtarrilaren 31n ez ditugu gure autobusak ezagutu. Kolorez aldatu dizkigute, orduz eta norabidez. Tarnoze eta Hiruburuz gain orain chronobus delakoak Bidarteraino doaz ziztuan. BAB elkargoak hogei garragailu gehiago jarri dizkigu eskura, orotara 106 zenbatuko direlarik. Ez da berregituratze makala. Agian hiritarrek ausarki baliatuko dute eskaintzen zaien ibilmodu egokitu hau. Alabaina ematen du Baionan auto-jaunaren garaia atzean geratzen ari zaigula, salbu urrun ohatzen direnentzat, eta anitz dira Uztaritze, Jatsu, Arberatze edo Garaziko herri-lotegietan eraiki dutenak.
STAB delakoa erakunde publikoa zen. Hobetzearen aitzakiaz, Baionak 2010eko urtarrilaren 1ean Veolia enpresari —Fouquet'seko jokhaldian zen bere presidenta noski— utzi zion zerbitzu publiko ordezkaritzaren jabetza. Pribatizatze mozorrotu bat da hondarrean, nehori eta nehork deus erran gabe. Veolia uraren banaketaz, zakarren berziklaketaz, energiaren optimizatzeaz eta garraioaz axolatzen eta laster monopolistikoa bilakatuko den holdinga da. Oroitzen gara Henri Proglio Veolia eta EDF zartatuaren lehendakari izendatu zutenean nolako eskandalua hazi zen hexagonoan.
Egunetik egunera globalak lokala irensten du.
Bira
Agur stab
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu