Itxaro Borda

Aitzakian

2025eko ekainaren 21a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Mende arraro batean bizi garela iruditzen zaigu askotan, baina ez ote da beti horrela izan hitzen anbiguetatearen jabe den humanitate honetan? George Orwell handiak, eleen erranahia aldrebestuz, kontrarioen eta bortxaren gainean oinarritu ingurune literario bat eskaini zigun 1984 izeneko nobelan: bakea gerla zen, askatasuna katea eta horrelako mila adibide. Gobernatzen gaituztenen diskurtsoak entzuten baldin baditugu ematen du Smith pertsonaiaren urratsetatik gabiltzala, kalbario semantiko batean, egoerak trakesten, gure egituren sinplifikatzeko edo filantropia praktikatzeko aitzakian.

Ohartzen gara, gero eta gehiago, moralak —ahalik gogorrenak— eskubideak ordezkatzen dituela, karitateak justizia soziala eta hierarkien azpimarrak berdintasunaren ideiaren espektroa. Bigarren mundu gerraz geroztik eraiki sistemak gure arteko aberatsenen alde ekonomiak egin beharraren xedeak erraztatzen ditu. Halaber, administrazio urratsen sinplifikatzeko nahikundeen lehen helburuek, orokorrean, ekologia mailako erabakiak dituzte nülatzen, tartean prekauzio neurriak eta Isuri Gutxiko Eremuak adibidez. Dena zilegi al da dirua irabazteko estakuruan?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.