Baionako Euskal Museoan hiru hilabetez iraunen duen ekimen interesgarria iragartzen zaigu. Martxoaren 3an ireki da Historiaurreko Akitania izeneko erakusketa mamitsua, 20 urteko aurkikuntza arkeologikoak azpititulua dakarrela erants dezadala. Halaz neandertal eta kromanion jendakiaren bizitzetan sartzeko aukera dukegu. Bitrina distiratsuen atzean Isturitze, Erango eta Arudiako indusketa guneetan aurkitu piezak miresten ahal ditugu. Akitaniar zaharrak naski ein bisschen euskaldunak ere zirela oroitu arazteko doia.
Animazioak haur eta adinekoentzat, Xokoan gelako hitzaldiak, sartzea urririk, proiekzioak—Irungo Oiasso erromatar museoarekiko elkarlanean—, ateraldiak eta argitalpenak proposatzen dizkigute. Merke eskura daitekeen liburuki bat plazaratzen dute, zinez aberatsa iragan komunaren ezagutzeko bidean. Bi mintzaira —asma zein?— eta hogei orrialde, misterioaren bihotzeraino lerratzeko eta handik sekula ez ateratzeko. Bihotzetik erran nahi dut. Begi kliska geologiko soil baten tartea baizik ez baita arbaso salbai gurbil haien eta gure artean. Ahanzten duguna, ditugun protesia teknologiko guztiekin.
Amets ankerraren garaiak ziren.
Hitzen ispiluaren zazpigarren emaitza.
Bira
Akitania
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu