Iunfa neoliberalak sinetsi arazi digu mundu hipersegurtatuan bizi ginela. Arevaren publizitateak ikusten ditugu telebistan indar nuklearraren garbitasuna eta zehaztasun teknologikoa goraipatzen. Hondarkinak bezain balizko irratiaktibitatearen lanjerrak tabu latz antzera daude. Nehork ez ditu aipatzen, aztertzen, sakontzen, salbu gaizkile gisa estigmatizatuak diren ekologista buru-beroek. Kazandra horiek plaza publikoaren itotzea bekan baizik ez dute lortzen.
Besson eta Kosiusko-Morrisset ministroak dantzari dabiltza. Tokai, Okinawa eta Fukushimako erreaktorreen urtzea menosten dute prentsaurrekoetan, egoera larria dela ederki dakitelarik beraiek ere. 1986an bezala gezurretan ari dira: Txernobil zartatu eta ez zuen hedoi hilgarriak Frantziako mugarik gainditu. Gainera inkesta baten arabera herritarrek ez lekikete zer egin, nora jo, nola iraun sekula katastrofa nuklear bat agitzen balitz Golfechen edo Pierrelatten. Farmazietan katibatu iodoki asko iraungi-epeaz kanpo omen dira.
Politikariek laino irratiaktiboaz haraindiko beldur handiago bat badute funtsean, nuklearraren inguruko debadio garratzaren berriz irekitzearena alegia. Egunotan gertatzen ari dena.
Bira
AKW
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu