Onintza Enbeita.
BIRA

Argiak

2021eko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Nik ez dakit gure inozokeriak, edo informazio gehiegi izan eta berezitu ezin izateak, edo aurrea hartu beharrak edo zerk, baina zerbaitek egiten gaitu gizakiok barregarri. Duela astebete linternarik eta gasezko su-gailurik gabe gelditu ziren gure herrietako burdindegiak, eta orain, Gabonetako argiak noiz piztuko ote dituzten itxaroten gaude. Ez al zetorren, bada, itzalaldia? Ez dut ulertzen bizitza ikusteko daukagun modua, eta ez dut ulertzen gure lehentasunen ordena. Itzalaldia eraso batek ekartzen badu, ondo etorria izan dadila: behar ditu gure sistemak susto bat edo bi. Ordea, energia faltak ekar badezake, ze zentzu dauka Gabonetarako argiak erosteak, pizteak edo espero izateak?

Glasgowk ez du argi berririk ekarri, eta gure mundu borobil hau aldapa behera doa zerbait oso gordinaren hondora. Ez dakit zehatz zer datorkigun, baina erremediorik gabe goazen lekutik ez gaituzte gobernuek salbatuko.Guk Gabonetako argiak nahi ditugu, eta dagoen lekutik ekar diezagutela alkohola behar den erregai guztia errez, eta urtero nahi dugun adina aldiz hegazkina hartu, eta material merkez egindako altzariak erosi, eta arropa merkea, eta Gabonetan gereziak. Ez dakit zein den eman nahi dugun irudia, baina ematen duguna da geu garela aspaldian argiak galdu genituenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.