Onintza Enbeita.
BIRA

Astelehena

2022ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Aste honetan dozena bat aldiz (edo gehiagotan) azaldu dut zergatik ez dudan astelehenean posturik jarriko Gernikako Azokan. Gehienei kosta egiten zaie ulertzea. Normala da: paperaren gainean, inguruko baserritarrak aberastuko garen eguna da. Jendetza etorriko da Gernikara, dena da zelofana eta baserriaren aldeko aldarria. Kontua da benetan ez dugula gauza handirik saltzen. Gure betiko bezeroentzat jai eguna izaten da, eta kanpotik datozenek parrandarako gogoa izaten dute. Beraz, ekonomikoki ez da egun egokia. Sinbolikoki eta politikoki ere ez, ordea. Asteleheneroko azokak ez du leku berezirik izaten egun horretan. Gu betiko lekuan egoten gara, herriaren erdigunea postu dotorez beteta dagoen bitartean. Egun hori ez da xumeontzat; gauza handiak erakusteko eguna izaten da. Orduan, ni ez naiz erabat eroso sentitzen. Gustatuko litzaidake Urriko Azken Astelehenean benetako protagonismoa izatea baserritarrek eta gure betiko bezeroek. Negu gogorrean, haizea azokaren zirrikitu guztietatik sartzen denean, porruak erostera etortzen den jendearen iritzia kontuan izan behar lukete parafernalia antolatzen dutenek. Azal dezatela zergatik nahi duten azoka mantentzea eta zergatik den garrantzitsua agro-ekologia. Ondo pasatu Urriko Azken Astelehenean, dena den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.