Bira

Autobahn 64

Itxaro Borda
2011ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Euroaginduaren salatzeko Izpuran zerratu Segiko gazteen haserrea eta Sorturen legalizatze eskaerak irratietan aditu bitartean bidean gabiltza, gauez. Xenda lohizuetarik autopista hightechetara goaz zedarriz zedarri. Bazterrak fundituz hirugarren lerro bikoitzak urratzen dituzte ilunbea datorrenean. Laster, industriaren itsumenaren sakoari AHTren sarraskia gehituko zaio. Nora du horrelako presa bizidunak? Zertarako lehiatu? Bost minuturen irabazteko?

Denetan, salbu zehar-zidorretan noski, makina jartzen digute harremanen harilkatzeko. Jendearen lekua kurruskatzen du astiro-astiro eta automaten funtzionamenduaz jakitun egiten gaituzte. Autobideetako ordain-tokiak halatan humanoz huts daude. Rachel Rosen samur baten agertzeak sosegatuko gintuzkeela uste dut, baina ez dator nehor, ez da ezer, LKW azantzak, euri joaldiak eta hasperen etsiak salbu. Sabel-zarearen sakonera euro kliskalariak aurtikitzen ditugu. Argia berdera iragaiten da eta kihila altxatzen.

Ahots sintetikoa larderiatsu bihurtzen da: veuillez récupé-rer vo-tre mo-nnaie dio hitzak mailukatuz. Frantses handi batean, balio balu bezala. Eta milesker, sekulan?

Segi, sortu eta eskertu.

Hitzen ispiluaren seigarren emaitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.