Astelehenetik hara Santizpiritu, ZUP, Polo eta hiri erdiko auzoetan kanta eta musika ugariz aberasten ahalko da, Benat Axiarik Ezkandrai taldearekin antolatzen dituen Etiopikoen karietara. 2009an bertan zegoen Edouard Glissant zenari eskainiko zaio aurtengoa. Aste betez kontzertuak iragartzen dira pisuetan, ikusgarriak karrika eta lantokietan, filmak, dantza eta poesia performantzeak liburutegi eta dendetan. Ama Lurra goretsiko dute gertakari gehienek, Manex Lanatuaren olerkia ardatz: erlandearen inguruko murmurika xoroetara urratseanjoan-jinka oro berdin urratsaren joan-jinean...
Martxoaren 18an Kolonbiako Kogis indioen elea ozenduko daEuskal Erakustokian Ttipia eta Handia txalapartariekin. Bezperan Bonnateko karratuan Pantxoa Etxegoinek euskaratu Julio Llamazares aragoitarraren idien hurritasuna eta elurraren memoria testoetaz gozatu daiteke. Bezperauan aldiz AEK-ren Kalostrapean Karine Serresek zizelkatu kabildar eskimala antzerkia dastatuko dugu, Baionako bibliotekan Maria Mercé Marçalen harri-bitxiak irakurriko dituztela aldizka eta eguerdi oroz Ilham Ellook, Sandra Villegas, Clementine Thomasek soinulari hautez lagundurik.
Hitz ordua ez huts egin. Oro-munduak garelako.
Bira
Baiona-mundu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu