Onintza Enbeita.
BIRA

Bakarrik

2023ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Sare sozialak beteta daude bakarrik egin ditzakezun gauzei buruzko bideoekin. Nahi izatea nahikoa omen da ametsak betetzeko. Pentsatzen dut hori sinisten duen jendeak amets txikiak izango dituela. Izan ere, gauza gutxi lortu ditzakezu bizitzan zeuk bakarrik. Ez du balio bakarrik egin duzula esateak Everestera iritsi zarelako edoZegama-Aizkorri mendi maratoia irabazi duzulako. Beti dago atzean zu entrenatzen aritu zaren artean zure munduari erortzen utzi ez dion norbait. Berdin bertsotan ere, jakina. Denok izan dugu agertokitik jaisten utziez digun esku bat, edo gauzak erlatibizatzen lagundu digun garagardo bat. Orain modan hori ukatzea dago, ordea. Bakarrik egiten du jendeak dena. Ez da makala askoren zortea!

Bitartean, beste aldarrikapen batzuekin batera, zaintza duinaren aldeko greba orokorrerajoango gara azaroaren 30ean. Eta pankartaren atzean goazen gehienok irudikatuko dugu geure burua beste norbait zaintzen, baina oso gutxik sinetsiko dugu benetan zainduak izan gaitezkeela edonoiz; ez bakarrik zahartzaroan. Badirudi besteak direla bakarrik gauzak egin ezin dituztenak. Gu beste gauza bat gara, ez garen arte. Zaintzaz eta zaintzeaz asko dakien lagun batek esaten duen bezala: «Polimaitasuna da ipurdia garbituko dizuten pertsona bat baino gehiago izatea inguruan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.