Ainize Madariaga

Bals-(t)artea

2024ko uztailaren 11
05:00
Entzun

Arroltzearen zuringoa eta gorringoa bereizteko, lehenik lortu behar dudana da gutienez kuskuaren herena osoki eskuratzea. Ondotik, bals-erritmo neurtuan, batu eta bereiziko ditut bi aldeak, haien artean gorringoa bakarrik baratzen zaidan arte. Hurrantze eta urruntze marea-mugimendu horretaz oroitu naiz, atzo ere gertatu zaidanarekin.

Supermerkatuaren atzaparrek atzemanik eta denbora-eskasiaren mugek muturreko kontzentraziora beharturik; erosketa-zerrenda hitzez hitz segitzen ari naiz, automata baten gisan.

Hara non, hautu soberakinek xoraturik, ezin aukeratuz ari naizela, ohartu naiz saihetsetik iragan zaidana eta ondoko karrikarat desagertu den hori ezaguna dudala. Elkar agurtzeko imintziorik. Baina, bere kaxalotearen kantoiko begiradaz ohartu naiz; zeinak salatu baitit berak nauela lehenik ikusi, eta, ezin izan nauela —edo nahi ez— agurtu.

Horrelako bals-jokoan, nahiago izaten dut lehenik ikusia izan denaren rola hartu, alderantziz baino; zuk baituzu bera harrapatu agurtu gabe eskapatzen in fraganti. Eta, kasurako, anitz eskertu diot. Baina nola aitortuko diot?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.