Bira

Banderuvi

Itxaro Borda
2011ko ekainaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aste hasieran Miarritzen frantses ekologia ministroak LGV linea berriaren beharrezkotasunaz ikerketa bat eskatu duelarik, noiztenka aipatzen dira Kamerunetik Txadera doan oleoduktoerraldoiaren ondorio humanoak. Banderuvi herriko bagyeli pigmeen oihanak salbaiki xehatu zituen 2000. urtean. Mundu Mailako Bankuaren laguntzarekin Exxon, Chevron eta Petronas multinaziolek biztanleei goraipatu onurak hitz huts geratu zirela salatzen darrai Jeanne Noah andereak, bereziki osagarri eta hezkuntza alorrean.

Azken hamarkada honetan Kameruneko pigmeen egoera ez da hobetu beraz. Alderantziz naski. Landerrean diraute beti. Asko dira oraindik jende-ez gisa kontsideratuak, nortasun agiririk gabe dabiltzanak urre beltzak zikintzen dituen bazterretan. Oihana populu lantsu horien biotopoa da: astiro desagertu dira sendatzeko egokiak ziren arbolak eta landareak, halaber abereak, antilopeak edo urde-ziztatsuak adibidez. Gainera oleoduktoaren ibilbidean urmel likitsak agertu dira, maniokaren laborantza zalantzaz baldintzatuz. Erabiliak, baliatuak, tresnatuak senditzen dira berenak ez diren interesen zerbitzuan.

Lurraz desjabetu dituzte. Gosez hiltzera kondenatu.

Migrante bihurtu dira gazteenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.