Bat gatoz Renaudot eta Goncourt sarien emaitzekin. Lehena Virginie Despentesentzat eta bigarrena Houellebecq megalomana leunduagoarentzat. Orduz gabiltza, biak irakurriak ditugulako, halako barne-zirrara bitxiak akuilaturik. Uste dugu neurri batean bi nobelak ezpal berekoak direla, alabaina miseria ekonomikoaren eta jendearen kontsumitzaile soil bilakatzearen ondorioak dituzte jorragai. Delepine eta Kervernen Yolande Moreaurekiko Louise-Michel filma izugarriaren bidetik doaz, egoera bi urtez are okertuago delarik.
La carte et le territoire nobelan ez da balentria sexualik aurkitzen baizik eta idazlea bera ardatz, diru falangaren kritika larria, pertsonak alderik ilunenera tolesten dituen neoliberalismo gosetiaren oka bat. Despentesen Apocalypse B_b_ hartan halaber, Hyene deitu figurak askotan sobera miresten dugun Lizbeth Salanderren antza duen arren. Fikzio mailan bederen bortizkeria latza dago harremanetan, norberaren espantu, heldu nahi eta bizimoduetan. Baina idazleak zertaz hitzegin dezake gaur egun, ez bada, Joyce Carol Oatesek erakutsi moduan, izakiek daramaten biolentziarekin aitzinetik galdu etengabeko negoziaketaz?
Ez batak ez besteak ez dute ordea Durasen mailarik.
Bira
Behingoz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu