Europar herritarren morala urtzen doa eta nehork ez dio krisia errealari aterabiderik bilatzen. Jendarte gero eta ezberdinduagoetan bizitzen gara, nahiz eta aberastasunaren neurria ikusgarria den. Austeritate planak herrokatzen dira, prezioak emendatzen eta etzi segur aski guk dugu nagusia ordainduko lanean ari araz gaitzan. Bizkitartean enpresariak zoriontsu eta gogotsu azaltzen dira pantailetan: gehienen izurri gutxienen hazkurri lerrake asmatu berri dudan erran zaharrak...
Frantsesera itzuliko ez den Richard Wilkinson ingelesaren The spirit level ikerketaren arabera inegaliteak txarrak dira osasun arloan, pobreentzat noski, baina ere aberatsenentzat. Biolentzia soziala garatzen da, psikosiak, suizidioak, mugetako egiteko moldeak kotxeekin eta drogekin, dirua jartzen dute denek eguneroko ekinaren helburu jainkotu antzera. Sosdunen elitak berak bortizkeria eta askatasun murrizketak hazten ditu anitzetan herentziaz eskuratu pribilegioak bekaizki zaintzearren —horietan ez da gaitzesten den behemailako funtzionariorik, diotsut nik.
Iragan larrunbatean Londresen idorreria ekonomikoaren kontrako manifestaldian agertu zen berdintasuna sustengatzeko fundazioaren burua den Wilkinson.
Bira
Berdintasuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu