Itxaro Borda

Betiko lelo

2025eko irailaren 24a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ezker eta eskuin-muturreko prediku egileak ari dira zernahi erranka ekologiaren eta neurri berdeak sustatzen dituztenen aurka. Ingurunea itsusteaz gain, adibidez, eoliarrak ez omen dira emankorrak, teilatuetako plaka voltaikoak garestiak eta kutsakorrak dira, eta eztabaidak ixteko, amalgama letal bat egiten dute, herritar arruntei ekologia hiri handietako aberats burges bohemioen afera baino ez dela sinestaraziz, informazio jarraikiko miliardunen telebista pantailen bitartez!

Alta, populistek erraten ez dutena hauxe da: klase apalenek dituztela aldaketa klimatikoaren eta organikoa ez den janariaren osasun ondorio larriak patitzen. Entzuten baldin badira, badirudi dagoeneko, pestizidaz emokatuena den fruta dela hoberena, plastikoz troxatuena, karrikako airerik kutsatuena eta asteburuetako kontsumismorik itsuena. Hori guzia garapen sakro-sainduaren izenean, kapitalismo mota horrek enplegu-zatarrak sortzen dituelako eta ekologiak baino, antiekologismoak boto gehiago ekartzen duelako hauteskundeen orduak hurbiltzen direnean!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.