Ainize Madariaga

Bidea zeharkatzeko

2024ko otsailaren 25a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Adiskidea autobusa hartzerat lagundu dute autoz. Erdibidean ihauteriekin gertatu dira, eta horri esker, haien arteko giro goxoa oraino koloretsuago bilakatu da lau erruden gaineko topaleku iragankorrean. Adiskide horrek duen jakin-min tasa hain altua harritzekoa da. Ezinegonak hartua da errotik. Hilabete batzuetan ikasi du euskara, baina ez mekanikoa, baizik eta hezur-haragizkoa: hiztunen sukaldeetaraino sartzen baita haien egunerokoez bazkatzera. Istaño bat aski zaio etxeko ttipienaren izengoitia bereganatzeko: Txikerra. Aldi oroz galdetzen du: «Txikerrak zer dio?». Pentsa nolako funtsa duen: bertsotan ere hasia baita. Etxekoak baino etxekotuagoa da hau, Euskal Herriko bazter orotan gainera. Autobus geltokirat heldu dira eta autotik jautsi da fenomeno atipikoa. Arra-partitu aitzin, espaloian dagoen adiskideari azken agur keinua egiteko zain egon dira luzaz, ezin ulertuz zendako ez duen bidea zeharkatzen: ez baita autorik heldu. Semaforoak berderat jauzi egin orduko mugitu da. «Japoniarrak bezain diziplinatuak bagina, Herria eraikitzen lagunduko liguke», erran du txoferrak.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.