Bira. Itxaro Borda

Bikote krisia

2011ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Urtarrilaren 31n, arratseko zortzietan, maitearekin buruz buru afaltzerakoan pairatu nuen bikote krisia latza. Fois gras apailatzen nebilan neska-lagunak telebistako managailua hartu eta xuxurlatu zidalarik musua belarrian pausatuz: entzun ditzagun Sarkozyren zorion hitzak. Ez dut erranen, Amikuzen diogun bezala, pitotu nintzela, baina kasik. Begiak odoldu zitzaizkidan. Ezpainak idortu. Barne barnetik haserre nintzen alaina.

Labana eskuan oldartu nintzaion: uste duna aurten bizitu ditugun guztiak jasan eta duintasunez jokatzea dela gizon txarpil horren ele zurien irenstea, gaxura bailitzan? Hatsa gezurra din eta jendaila amildua are gehiago tinkatuko duela baizik ez digun iragarriko, bazekin kuttun, eskubide murrizketak eta errepresio areagotzeak. Sukaldearen izkin batean ttottu zen ene bihotzeko andre zoragarria, negar zorian. Informatuak egotea hobe genuela arrazoitu zidan, Sarkozyk zer xede duen jakitea ez zela gaizki eta horrela borrokatu aurretik etsaia hain zuzen desarmatzea lortu genezakeela.

Ez nuen amor eman, zinez kapburrüt naizelako. Azkenean sofaren luzean etzan zen, isilik, baina irriz: egia, ez dinagu urtea karats eta zakar bukatu behar.

Lehen garraipena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.